Krisia izango da gaur protagonista, sindikatuen aldarrikapenetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 1a, 02:00

KRISIAK markatuko du gaur Langileen Nazioar­te­ko Eguna, hala azaldu dute Euskal He­rrian ordezkaritza duten sindikatuek. Ma­ni­festuak idatzi eta ma­nifestaziorako deia egin dituzte, bi taldetan banatuta: Batetik, ELA, LAB, STEE/ EILAS, EHNE eta HIRUK egin dute deia, elkarrekin; eta bestetik CCOO eta UGTk. ELA, LAB, STEE/EILAS, EHNE eta HIRUk egindako manifestuan azaldu dute, egungoa azken hamarkadan ezagutu den politikarik latz eta antisozialena dela: «bestelako politika bat burutzea posible da. Uste dugu posible dela eredu ekonomiko eta sozialek, lanaren eta aberastasunaren banaketa ardatz izatea, eta hori politikoki bultzatzea». Hori, eta krisiaren aurkako beste hainbat neurri aldarrikatzeko, manifestazioa deitu dute, Bilbon, 11:30etan. CCOO eta UGT egindako manifestuan azaldu dute, langabezia gainditzea eta lan egonkorra sortzea dela helburuetako bat: «egoera oso larria da, Euskal Herrian esaterako, 151.000 pertsona daude langabezian».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!