Mugikortasun Iraunkorraren Plana onartu berri du Udalak, eta bertan, oinezkoek lehentasuna izatea da helburua. Horren ondorioz, herriko hainbat guneetan aparkatze sistema arautu behar izan du Udalak, eta horren berri emateko, prentsa oharra idatzi du Hernaniko Kronikara. Aparkatzeko Arautze sitema hiru kaleetan ezarri dute: Izpizuan, Nafar kalean eta Biteri kaleetan, nahiz eta bakoitzak izaera ezberdina izango duen.
Izpizua kalean,
ordukako sistema
Udalak azaldu du, Izpizua kalean, Atzieta kalean orain arte izandako sistema bera jarri duela, eta zonalde urdina izango dela. Hala, astelehenetik larunbatera, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara bertaratzen direnek, gehienez, ordubetez utzi ahal izango dute kotxea Izpizuan. Gainontzeko orduetan berriz, hau da, arratsaldeko 20:00etatik goizeko 08:00etara, eta larunbat eta jaiegunetan, bertako bizilagunek bakarrik izango dute aparkatzeko aukera: «era horretara, aparkatzeko aukera eskaintzen zaie egunez ingurura erosketak edo enkarguak egitera hurbiltzen direnei; eta gauez, eta jaiegunetan, bertakoentzako gune bihurtuko da».
Nafar eta Biteri kaleak bertako bizilagunek aparkatzeko izango dira
Nafar eta Biteri kaleak berriz, bertako bizilagunentzat bakarrik izango dira, hala azaldu dute prentsa oharrean. Bi kaleak zonalde gorria izango dira, eta aurrerantzean, bertakoek bakarrik izango dute kotxea bertan aparkatzeko aukera. Nafar kaleko zenbaki hauei eragingo die araudi berriak: 14, 16, 16A, 15, 17, 19 eta 21.
Bizilagunei deia, astelehenetik aurrera txartelak jaso ditzaten
Aldaketa horiek medio, Udalak dei egin die kale horietako bizilagunei astelehenetik aurrera udaletxera joan daitezen. Bertan, kale horietako bizilagun gisa identifikatzen dituen agiria emango diete (autoan jartzeko pegatina). Udalak azpimarratu duenez, ageri hori laister ezinbestekoa izango da zonalde horretan aparkatzeko.
Txartel edo pegatina hori eskuratu ahal izango dute Izpizua, Nafar eta Biteri kaleetako bizilagunek, eta Urbieta kaleko bizilagun batzuek: 6, 7, 8, 10 eta 12 zenbakikoek hain zuzen.
Eskaera egiteko aurkeztu beharreko agiriak:
l Eskatzailearen NA
l Gida baimena
l Baimena behar duen autoaren
zirkulazio baimena
l Autoaren aseguru poliza eta azken erreziboa
l IAT (ITV) azterketa gainditu izanaren frogagiriaren fotokopia edo azterketa ez duela pasatu behar azaltzen duen ziurtagiria.
l Idatzi bat aurkeztu beharko da garajerik ez duela baieztatzen duena aipatutako hiru kale hauetan
l Behar den kasuan, txartela lortzeko tasak ordaindu izanaren ziurtagiria.