Su ta gar taldea bertatik bertara ikusi eta entzuteko aukera izango da gaur Kontrakantxa gaztetxean. Gazte Asanbladak antolatuta, kontzertua eskainiko dute, gaueko 22:30etatik aurrera. Emanaldira joan nahi dutenak oraindik garaiz dira sarrerak erosteko: Goiz Argi, Garin eta Ekosen daude salgai, 8 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!