Ongintzak aspalditik eskaini nahi zuen ikastaroa martxan jarriko du astelehenetik aurrera. Ikastaroak Norberaren zaintza: zaindarien emozioen gestioa izena du, eta menpekotasuna duten pertsonak zaintzen ari direnei dago zuzendua. Baina kasu honetan, berezitasun batekin: 60 urte baino gutxiagoko mendekoak zaintzen dituztenei dago zuzendua. Hernaniko Osasun eta Ongintzarako Udal Patronatuak azaldu duenez, Matiainnovarekin batera antolatu du ikastaroa.
Astelehen, astearte eta
ostegunetan izango da
Ikastaroa astelehenean bertan hasiko da, eta zortzi eguneko iraupena izango du. Astelehen, astearte eta ostegunetan emango da, hurrengo egunetan: maiatzak 3, 5, 10, 12, 17, 19, 24 eta 26. Ikastaroa Biteri kultur etxean izango da, eta egun bakoitzean, bi orduz emango dute teoria: arratsaldeko 14:45etatik 16:45etara.
Ikastaroa egiteko asmoa dutenei, gutxienez, sei egunetan azaltzea eskatuko zaie, derrigor. Izena ematen duten momentuan, parte hartzeko konpromiso orria jasoko dute.
Izena emateko epea zabalik dago, eta 25 plaza daude
Astelehenean hasiko dela kontuan izanda, izena eman nahi dutenek ahalik eta azkarren egin behar dute: Ongintza Patronatuko informazio gunean, edo emailez ongintza@hernani.net-era idatzita. 25 plaza daude.