Ikastoletako jangeletan greba deitu dute datorren asterako, LAB, ELA eta UGT-k

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 29a, 02:00

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako ikastetxe publikoetan egingo da greba. Begiraleek astelehenean bozkatuko dute.

Euskal Herriko jangeletan, astebeteko greba deitu dute LAB, ELA eta UGT sindikatuek. Ondorioz, Hernaniko ikastetxe publikoetan ere greba deitua dago oporretatik bueltako egunetan: maia­tzaren 2tik 6ra. Sindikatuek azaldu dutenez, greba deitzearen arrazoia da konbenioa sinatzeko egiten ari diren negoziaketak egoera kritikoan daudela. Exijitzen duten gauzen artean, jangeletako begiraleen lan baldintzak eta soldatak hobe­tzea daude.

Sukaldeko langileen baldintza berdinak izatea
Greba deitu dutenek lau eskaera nagusi dituzte: bat, lanaldia luzatzea, txostenak lantzeko, tutoreekin hitz egiteko eta abarretarako; bi, etengabeko formakuntza izatea; hiru, ratioak jaistea atentzioa hobetzeko; eta lau, saileko sukaldeko langileen baldintzak parekatzea. Datorren asteko greba eskaerarekin, jangeletako langileek 16 greba edo paro egin dituzte azken urteetan: «lehenengo grebak 2008an egin ziren, eta orduan lortu zen langileen eta Patronala edo Zentralaren arteko negoziazioa hastea. Baina egun, ez dira bileretara agertzen, eta abokatua bidaltzen dute negoziaketetan jarraitzeko. Hortaz, bilerak ez dute ondoriorik».

Jangeletako begiraleek astelehenean egingo dute bozketa
Greba LAB, ELA eta UGT sindikatuek deitu dute, eta jangeletako begiraleek astelehenean bertan egingo dituzte bozketak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!