Goiz eguzkin Maiatzaren 1a ospatuko dute gaur eta bihar, urteroko moduan. Gaurko ekitaldi bakarra antolatu dute, abesbatzaren emanaldia. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da Goiz Eguzkiko egoitzan, eta 12 abestiko kontzertua eskainiko dute, hurrengo kantekin: Txakolin, Zorongo, Goizeko izarra, Maitia nun zira, Euskararen garra, Un viejo amor, Azken dantza, Signum, Hegoak, Xalbadorren heriotza, Zazpiak oihal batetik eta Euskalerriko.
Meza, sari banaketak eta luntxa, egunean bertan
Bihar, egunean bertan, goiz osoko festa izango dute Goiz Eguzkira hurbiltzen direnek. Aurreneko orduan, 09:00etan, bazkideek meza izango dute Agustinetan, hildako bazkideen alde. Ondoren, 11:00etan, sari banaketa egingo dute udaberrian zehar egin dituzten txapelketenak. Eta festa egunari bukaera emateko, ohizkoa bihurtu den luntxa antolatu dute.