TXANTXANGORRI elkarteak Leitzarango interpretazio etxera irteera antolatu du. Ekainaren 4an joango dira, eta egun pasa egingo dute bertan. Irteeran parte hartu nahi dutenek, maiatzaren 15a baino lehenago eman behar dute izena, Txantxangorri elkartean.
Ikastaroa eta ondoren,
txapelketa
Interpretazio etxera iritsi bezain laister, bisita gidatua jasoko dute irteerara joaten direnek. Bertan, argazkiak, pelikulak, txarla eta abar ikusi eta entzungo dituzte, ordu erdi inguruan.
Ondoren, arrantza nola egin ikasiko dute, eta arrantzarako elbiak nola egin ere erakutsiko diete; ordubete inguruan. Ikastaroa jaso ostean, atsedenaldia izango dute. Eta ondoren, ikasitakoa praktikan jartzera joango dira: arrantza txapelketa egingo dute errekan, 2 ordu inguruan.
Txapelketa hori ez da eguneko bakarra izango. Irteerako marrazki, idatzi eta argazki onenak ere sarituko dituzte egunaren bukaeran.