Abesbatzaren emanaldiak gaur du jarraipena, Maiatzaren 1eko festarekin

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 1a, 02:00

maiatzaren 1a da gaur, eta Goiz Eguzkin, bi eguneko festa antolatu dute, eguna ospatzeko. Urteko ekitaldi nagusietako bat izan zuten atzo, egoitzan: abesbatzaren emanaldia. Ber­ta­ratutako guztiek gogoz entzun eta abestu zituzten abesbatzak kantatutako 12 abestiak. Festak gaur izango du jarraipena. Goizeko 09:00etan, hildako bazkideen aldeko meza dute Agustinetan; ondoren, udaberriko torneotako sari banaketa egingo dute egoitzan; eta buka­tzeko, luntx eder baten bueltan elkartuko dira bazkideak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!