Tarazonan (Aragoi) izan dira egun pasa, Goiz Eguzkiko 53 lagun

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 28a, 02:00

Goiz Eguzkiko kideak Aragoiko lurretan barrena ibiliak dira egun pasa, Tarazona herrian hain zuzen. 53 lagunek hartu zuten parte irteeran apirilaren 16an, eta herriko txokorik esanguratsuenak bisitatu zituzten: Nuestra Señora de la Huertako katedrala esaterako. Datorren ekintza asteburuan izango dute: larunbatean abesbatzaren emanaldia izango da, egoitzan, 19:30etan; eta igandean Maiatzak 1eko ospakizuna dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!