Bigarren Eskuko Azoka
izango da larunbatean Atsegindegin, goizeko 10:30etatik 13:30etara. Bertan postua jarri nahi dutenek izena emateko azken eguna dute gaur. Horretarako, Udaleko 4garren pisura jo behar dute edo 943 33 70 43 telefonora deitu. Gehienez 40 postu jartzeko aukera dago, eta izena ematerakoan, lehentasuna izango dute hernaniarrek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!