Aldaketak sartuta, proiektu berria ikusgai dago Larramendiko lokaletan

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 28a, 02:00

Udalak egin du proiektu definitiboa Lizeaga auzoa be­rritzeko. Hasierako proiek­­tuari aldaketa batzuk egin dizkio Udalak, auzotarren alegazioak kontuan hartuta, eta azken proiektua ikusgai jarri du. Larramendi kaleko lokaletan dago (Kronika eta AEK dauden horretan), eta maiatzaren 6ra arte izango da ikusgai.

Parkinak, saneamendua, parkea, ari -indarra...
Asmoa, auzoa erabat berritzea da, eta horretarako aldaketa batzuk egingo dituzte: saneamenduan, argi-indar sarean, jolas-parkeetan...
Auzotarrek eskatutako aldeketako bat, esaterako, aparkamentuena izan zen. Udalak aurreikusita zituen aparkaleku batzuk kendu ditu, eta ondorioz, guztira, 289 aparkaleku izango ditu Lizeagak.
Aldaketen barruan baita ere, trafikoan kanbioak egitea aurrekisuten du Udalak; hala ere, azaldu du ez dituela orain egingo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!