«700dik gora euskal preso politiko daude, eta hori ez da demokratikoa»

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 28a, 02:00

Euskal Preso Politikoen ko­-­l­ektiboaren historiari buruz hitz egingo du gaur, Gaz­te­txean, preso politiko ohi batek. Ikatza kolektiboak Erre­­presioa eta Kartzelari buruzko jardunaldiak antolatu ditu apirilean zehar, eta gaurkoa hain zuzen, jardunal­di horiek itxiko di­tuen hitzaldia izango da. Hiz­ketaldia arrasaldeko 19:30­etan hasiko da, eta Kronika preso ohiarekin bildu da, hi­tzaldian azalduko duenaren zertzelada batzuk emateko.

«Kontzentziazioa
eta salaketa egitea da garrantzitsuena»

Euskal preso ohiak kolektiboaren inguruko historia, garapena eta egungo egoera kontatuko ditu gaur; baina azaldu duenez, hitzaldiaren helburua da gaur egungo egoerari buruz kontzientzia­tzea eta salaketa egitea.
Egun, 700dik gora euskal preso politiko daudela azaldu du: «1977ko autoamnistiaren os­­­­tean, beti egon dira euskal pre­so politikoak. Ba­tzuk armak har­tzeagatik, beste batzuk ez har­tzeagatik, desobedientzia zi­bi­lera deitzeagatik, egunkari ba­tean idaz­teagatik, alderdi po­litiko bateko kide izateagatik, ma­­­nifestazio bat deitzeagatik...».
Preso ohiak dio, horrenbeste preso egotea salbuespenezko egoera dela, eta ez dela demokratikoa: «preso politikoak egotea ez dakit ´normala` den, baina demokratikoa ez da. Herri honi salbuespen egoera aplikatzen zaio. Egu­notan, Irlandan eta He­goafrikan preso egon direnen bisitak izan ditugu. Hauek gogorarazi digute, han, prozesua hasi eta 2 eta 8 urte bitartean, preso politikoak kalera atera zirela».
Azkenik, azpimirratu du, Euskal Herrian prozesu demokratikoa saboteatu nahi dutela, eta horretarako preso politikoak eta hauen familiak erabili nahi dituztela: «guk, kontzientziazio eta mobilizazioen bidez, ez diegu prozesua saboteatzen utziko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!