asteleheneko partiduak erabakiorrak izan ziren finalerdietara pasa ziren lau bikoteetan izenak jakiteko. Final laurdenetako aurreneko partiduan, Juaristi eta Lizasok irabazi zuten, 34-40, Matxin III eta Urrutia Iren kontra, baina ez zen nahikoa izan aurrera egiteko. Hala, A taldeko hiru bikoteak puntutara berdinduta geratu ziren, eta tanteoa kontuan izanda, Matxin IIIak eta Urrutiak, eta Uterga eta San Miguelek egin zuten aurrera. Bigarren partiduan Urtasun eta Etxeberria IIIak irabazi zuten, 40-33, Urriza eta Olazarren kontra. Hala, B taldetik asteleheneko irabazleak eta Zeberio eta Ion pasa ziren finalerdietara.
Finalerdiak, frontoi motz eta luzean, larunbatean hasita
Hortaz, finalerdiak jokatuko dituzten bikoteak erabaki dira. Fase honetan, partiduak joan-etorrian jokako dira, eta bi taldeetako bikoteak gurutzatu egingo dira. Finalerdietako aurreneko partiduak larunbatean jokatuko dira, Galarretan, eta ondorengoak izango dira: Matxin III-Urrutia I/Urtasun-Etxeberria III; eta Zeberio-Ion/Uterga-San Miguel.