Ostalarientzat ikastaroa antolatu dute, droga kontsumoa eta legediari buruz

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 27a, 02:00

Hernaniko ostalarientzat eta jaietan lana egiten dutenen­tzat ikastaroa antolatu du Udaleko Prebentzio Sailak. Ikastaroan hiru gai nagusiri buruz hitz egingo dute, ondorengoak hain zuzen: droga kontsumoari buruz, legediari buruz, eta kalean edo tabernetan sortu daitezkeen arazoei buruz. Egoera horiei aurre nola egin, nola erreakzionatu eta abar aztertuko dute, besteak beste.

Ikastaroa bi egunekoa da, eta izena eman behar da

Ikastaroak bi egun irauten du: maiatzaren 18a eta 25a. Eta eguneko hiru ordu emango dituzte. Egiteko interesa daukanak aldez aurretik eman behar du izena, telefonoz, 943 55 78 54ra deituta. Izena emateko azken eguna maiatzaren 13a da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!