goiz Eguzkiko bazkideentzat, Albercara irteera eta Maiatzak 1eko festa dira, datozen hilabeteetako ekintza nagusiak.
Sei eguneko irteera, Salamancako Alberca herrira
Irteerak egin eta bazter ezberdinak ezagutzea gogoko duten bazkideentzat, Salamancako Alberca herrira antolatu dute irteera. Ekainaren 12an joango dira, eta sei egun pasako dituzte bertako txoko ezberdinak ezagutzen: Peña De Francia, San Martin del Castañar, hiriburua, Mogarraz, Bejar, Candelario, Batuecaseko parke naturala, eta abar. Irteerara joan nahi dutenek maiatzaren 10ean eman behar dute izena, arratsaldeko 4:00etan; eta plazak ekainaren 2an zozketatuko dituzte. Bidai osoak 303 euro balio du, eta ondorengoa sartzen da bertan: autobusa, bidaiko bazkariak, Hotelean pentsio osoa, bidai asegurua, gia turistikoa, eta Hoteleko Spa eta diskotekako sarrera.
Maiatzak 1eko festa, eta abesbatzaren emanaldia, asteburuan
Urtero bezala, Maiatzak 1eko festa ere ospatuko dute aurten. Aurretik, larunbatean, Goiz Eguzkiko abesbatzak emanaldia eskainiko du egoitzan; arratsaldeko 19:30etan. Hamabi abesti kantatuko dituzte: Txakolin, Zorongo, Goizeko Izarra, Maitia nun zira, Euskararen garra, Un viejo amor, Azken dantza, Signum, Hegoak, Xabadorren heriotza, Zazpi ohial batetik eta Euskalerriko. Egunean bertan berriz, goiz osoko festa antolatu dute. Goizeko 09:00etan meza dute hildako bazkideen alde. Ondoren, 11:00etan, udaberriko torneoetako sari banaketa egingo dute; eta eguna amaitzeko, luntxa antolatu dute.