Fermin Valenciarako sarrerak erosteko azken eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 27a, 02:00

Kontrakantxa Gaztetxean bi kontzertu antolatu dituzte aste honetan: Fermin Valencia kantautorearena, eta Su ta gar taldearena. Kantautoreak ostiralean eskainiko du kontzertua, Kontrakantxan afaldu ostean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sarrerak 12 euroan daude salgai, eta erosteko azken eguna gaur da: Oindin, Garinen, Aralarren eta Ekosen daude. Horrez gain, jakinarazi du­te larunbatean Su ta gar taldea ikusteko sarrerak ere ta­ber­na berdinetan daude salgai; kasu honetan, 8 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!