1.205 langabetu daude Hernanin, joan de urtean baino 65 gehiago

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 27a, 02:00

urtea hasteak ez du joera hautsi, eta langabetu kopuruak gora jarraitu du Her­nanin. 2010a 1.122 langabeturekin bukatu zen, eta hilabetetik hilabetera igotzen joan da: urtarrilean 1.158 pertsona zeuden lanik gabe, otsailean 1.168, eta martxoan 1.205. Gipuzkoan ere, joera berdina izan da, eta otsailean baino 1.253 langabetu gehiago egon dira martxoan. Guztira, 43.159 langabetu daude egun, Gipuzkoan. Aurreko hilabetean eman­­dako langabetu kopurua 41.906koa izan zen. Orain, kolpera 1.253 gehiago izatearen arrazoia da Langaien zeuden langabetuak INEMeko listetan erregistratu gabe zeudela.


Langabezi altuena 25-44 urte bitarteko emakumeetan dago: 322

Sexuari erreparatuz gero, emakumeak dira langabezia gehien pairatzen dutenak. Hernanin hain zuzen, 322 langabetu daude, 25-44 urte bitartekoak. Joan den urteko datuekin alderatuz gero, kasu honetan ere, gora egin du langabeziak; aurten 48 pertsona gehiago baitaude. Aurreko bi hilabeteekin al­deratuz gero ere, joerak gora jarraitu du. Urtarrilean 299 ziren adin tarte honetako langabetuak; eta otsailean 307. Gizonezkoen datuekin konparatuz gero, aldea ez da ikaragarrizkoa. Egun 299 gizon daude lanik gabe, adin tarte berean; emakumezkoak baino 23 gutxiago. Azken hiru hileko datuak aztertuz gero, joera aldakorra izan da: urtarrilean 297 ziren adin tarte honetako langabetuak; otsailean behera egin zuen, 288ra; eta martxoan gora egin du berriz ere, 299ra.


Sektoreka, zerbitzuetako sektorean daude langabetu gehien: 775

Langabezi datuak sektoreka aztertuz gero, zerbitzuetako sektorea da langabetu gehien dituena: 775 hain zuzen. Azken urteetan ere, sektore bera izan da Hernanin langabetu gehien izan dituena. Joan den urtearekin alderatuz gero, nabarmen egin du gora, eta egun 76 pertsona gehiago daude lanik gabe. Azken hiruhilekoari erreparatuz gero, igoera haundiena otsailetik martxorakoa izan da: urtarrilean 724 langabetu zeuden zerbitzuetan; otsailean 14 gehiago, 738; eta martxoan 37 gehiago, 775.


Industria da langabetu gehien dituen bigarren sektorea

Langabetu gehien biltzen dituen bigarren sektorea industria da: 227 lanbetu daude Hernanin. 2010arekin alderatuz gero, sektore honetan behera egin du langabeziak, orduan baino 31 pertsona gutxiago baitaude lanik gabe. 2011ko aurreneko bi hilabeteekin konparatuz gero ere, joera beherako izan da. Urtarrilean 246 langabetu zeuden industrian; otsailean 12 gutxiago ziren, 234; eta azkenik, otsailetik mar­txora 7 pertsonetan egin du behera, 227.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!