Foso unibertsaleko tiraldia, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 26a, 02:00

FOSO Unibertsaleko tiraldia jokatuko da larunbatean Santa Barbaran. Erregu­la­ritate Torneoko bigarren tiraldia izango da, eta partehartzaileek naranja koloreko 25 plater puskatu beharko dituzte. Tiraldia joan den asteburuan ziren egitekoak, baina Txantxangorri elkarteak Kronikari jakinarazi zionez, asteburu honetara atzeratu zuten. Tiraldian, Txantxangorri elkarteko ehiztariek har de­zakete parte, eta horretarako, egunean bertan, Santa Barbaran eman behar dute izena. Izen emateak 12 euro balio du.

Erregularitate Torneoko beste hiru tiraldi, uztaila bitartean
Aipatu bezala, larunbatekoa Erregularitate Torneoko bigarren tiraldia izango da. Guztira bost dira, eta gainontzekoak uztailaren 2ra bitartean jokatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!