Saharako ume bat udaran etxean hartzera animatu du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 26a, 02:00

udaran Saharako umeak etxean hartzea posible egiten duen Oporrak Bakean programa martxan da. Umeak 7-12 urte bitartekoak izaten dira, Saharako errefuxiatu kanpamentuetan baldintza latzetan bizi direnak. Kanpainaren helburua da, besteak beste, umeei au­kera ematea udara kanpamentuetako baldintza gogorretatik kanpo pasatzeko, eta beste errealite batzuk bizitzeko. Udalak umeak uztailean eta abuztuan etxean hartuko dituen familiak behar ditu, ostatua, mantenua eta babesa emango dizkien familiak. Udalak berriz, bere gain hartuko ditu bidai-txartela, aisialdiko ekintzak antola­tzea eta Osaki­detzarekin koordinatzea. Familiek maiatzaren 16ra arte eman dezakete izena, 943337017 edo 943­336802 telefonoetara deituta, eta irantzu-j@hernani.net edo marijo-m@hernani.net-era idatzita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!