Hernaniko emakumeek lan munduan izan duten papera azaleratzea da, bekaren helburua

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 26a, 02:00

hernaniko historian ze­har, emakumeek lan munduan egindako lana argazkien bidez azaleratzea da, aurtengo bekaren helburua. Herna­niko Berdintasun Sailak emakumeak eta historia lotzen dituen Ikerketa Bekarako deialdia egin du. Aur­tengoa hirugarren beka deialdia da, eta azaldu dutenez, bilatzen dutena da emakumeek arlo sozial, ekonomiko eta politikoan egindako ekar­penak ezagutzea, eta be­raien lana ikustaraztea; on­do­ren herritarren esku jartzeko.


1975 urtera arteko argazkiak

Hirugarren beka honek argazki bidez erakutsi nahi du emakumearen papera, Berdinta­sun Sailetik adierazi dutenez, argazki edo euskarri grafikoek aukera ematen baitute errealitatea bere horretan ulertzeko. Ar­gaz­kiak 1975garren urtera artekoak izan beharko dira, eta hauen inguruan egin beharko da ikerlana; guztiek, Hernaniko errealitatea erakutsi beharko dute.


Beka eskaera egiteko azken eguna, ostirala

Beka eskatu nahi dutenek ostirala dute azken eguna. Eskaera egiteko, dokume­n­tuak gutunazal edo karpeta batean aurkezu behar dira, Hernaniko Udaleko Erre­gistro Orokorrean, Hernaniko Emaku­meen papera lan munduan: Ar­gazkietan oinarritutako azterketa izenburuarekin. Aurkeztutako proiektuen artean, onena, ondorengo epaimahaiak aukeratuko du: Po­litika sozialeko delegatua, Ber­dintasun Teknikaria, Historian aditua, Generoa eta argazki gaietan aditua, eta Hernaniko Berdintasun Kontseiluko bi ordezkari. Proiektu irabazlearen egileak, le­hia­keta egin ondorengo hilabeteetan hasi beharko du ikerketa egiten, eta azken txostena, 12 hilabete pasa ondoren aurkeztu beharko du.


Saria: 7.000 euro

Saria 7.000 eurokoa da, eta hiru zatitan banatuko dute: %30a proiektua aukeratutakoan; %30­a sei hilabetera; eta %40a az­ken txostena aurkeztu eta oniritzia jasotzen duenean.

1. Ikerketa gaia
Hernaniko emakumeen papera lan esparruan argazkien azterketa bidez. Historian z­ehar emakumeek lan esparruan egindako lana azaleratzea da bekaren helburua. Ho­rre­tarako, 1975. urtera arteko argazkiak bil­du eta hauen gainean egin beharko da ikerlana, beti ere Hernaniko errealitatea erakutsiz.
2. Ikerketaren subjektua.
Bekara bakarka edo taldean aurkez daiteke, eta ikuspegia diziplina ani­tzekoa izan dezakete (historia, ekonomia, antropologia... etab.).
3. Aurkeztu beharreko dokumentuak
a. Parte-hartzaileek 15 orrialde edo gutxiagoko lanproiektua aurkeztu behar dute, non zehaztuko den izenburua, ikergai zehatza, ikergaiaren testuinguru teorikoa, helburuak, lan metodologia, kronograma, baliabideak eta bibliografia.
b. Gutun azal itxi batean, izenburua, bekaren eskatzaile guztien kontaktu datuak, NA-ren fotokopia, eskatzaileen curriculumak eta bertan ageri diren merituak zuri­tzeko dokumentazioak aurkeztu beharko diira.
4. Eskaera egitea
Eskaera 2011ko apirilaren 29a baino lehen Udal Erregistro Orokorrean egin beharko da ´Hernaniko emakumeen papera lan munduan: argazkietan oinarritutako azterketa` Ikerketa Beka izena duen gutunazalean.
5. Hizkuntza
Proiektuak eta lanak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan aurkeztu ahal izango dira, eta ikerketa egiteko ere bi hizkuntzetako bat aukeratu ahal izango da.
6. Epaimahaia
Epaimahaia honela eratuko da: Politika So­zialeko delegatua, Ber­dintasun teknikaria, historian aditu bat, generoa eta argazki gaietan aditu bat eta Her­naniko Berdintasun Kontseiluko bi ordezkari.
7. Ikerketaren iraupena
Aukeratutako proiektua lehiaketa egin ondorengo hilabeteetan hasi beharko da, eta a­z­ken txostena, 12 hilabetera aurkeztuko da.
8. Finantzaketa
Kopuru ekonomikoa 7.000 eurokoa izango da eta hiru zatitan ba­­natuko da: %30a proiektua hautatutakoan, % 30a sei hilabetera, eta %40a azken txostena aurkeztu eta epaimahaiak oniritzia ematen duenean.
9. Jarraipen bilerak
Hernaniko Udalak nahitaezko tutore­tza ordu batzuk ezarriko ditu, jarraipena egiteko.
10. Publikazioa
Lanek argitaragabeak izan beharko dute. Berdintasun Arlo­ak saritutako lana –osorik edo zati batean– argitaratzeko, edo aurkeztutako proiektuak egoki baloratuak izango ez liratekeen kasuan, beka eman gabe uzteko eskubidea du.
11. Jabetza Intelektuala.
Apirilaren 12ko 1/1996 Erret Dekretu Legegileak, Jabetza Intelektualaren Testu Bateginak ezarritakoa aplikatuko da.
12. Hautatuak izan ez diren proiektuak jasotzea
Beka jaso ez duen proiektua, egileak berak edo baimendutako pertsonaren bidez, 2011ko maiatzaren 31tik aurrera jaso ahal izango du,Berdintasun Arloko bulegoan.
13. Oinarriak onartzea
Beka honetara aurkezteak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Oinarrietan aurreikusi gabeko edozein egoeraren aurrean, Epaimahaiak erabakiko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!