Auzolana, lokala txukuntzeko
Su Ta Gar ordea, astea bukatzeko dute. Aurretik, asteazkenean, Pariseko suburbioei buruzko pelikula, 21:30etan: Odio. Eta ostiralean, Fermin Valencia kantautorea.
Hiru ekitaldi horietarako, ordea, lokala txukuntzea komeni da, eta gaur ariko dira horretan, egun guztian.
Fermin Valencia, bigarren urtez jarraian, Hernanin
San Joan Konpartsak ekarri zuen 2010ean, eta aurten berriz ere Hernanira etorriko da Fermin Valencia, kantautore nafarra. Oraingoan Gazte Asanbladak deituta joko du, ostiralean Kontrakantxan, afalostean. Kale-kaleko kantari da Valencia. Diskorik ez du, baina bere kantuak ezagunak egiten ari dira Euskal Herrian. Adibidez: Navarra tiene cadenas: «Navarra tiene cadenas, por a dentro y por afuera, las del escudo son nuestras, las de fuera son impuestas».- GAUR, 11:30:
Auzolana, Gaztetxea txukuntzeko. Egun guztia. - ASTEAZKENA, 21:30:
Odio Pelikula, Pariseko Suburbioei buruzkoa. - OSTIRALA, kantu-afaria:
Fermin Valencia kantautorea. Sarrerak salgai (12 euro, afaria barne): Oindi, Garin, Aralar eta Ekos. - LARUNBATA, 22:30:
Su Ta Gar. Sarrerak salgai (8 euro): Goiz Argi, Garin eta Ekos.