Migel Burugainek brila batera du Gipuzkoako Kopako lidertza

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 24a, 02:00

Hernaniko bolariak Gipuzkoako Kopa ari dira jokatzen, eta joan den asteburuko tiraldia ezin hobea izan zen horietako baten­tzat: Migel Burugainentzat. Hirugarren tiraldia jokatu zuten Olaberrian, eta tiraldia jokatu ostean, egungo liderrarengandik puntu batera jartzea lortu zuen Burugainek. Hernaniarrak 137 brila bota ditu guztira, eta liderra den Antonio Agirrek 138 ditu boteak. Sailkapeneko bigarren hernaniarra Ibon Miner da, 134 brila botata; hirugarrena Migel Arrozpide 132 botata; laugarrena Jose Ugalde, 129 botata; eta bosgarrena Antonio Miner, 127 botata. Kopako laugarren tiraldia hamabost egun barru jokatuko dute, maiatzaren 8an, Urnietan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!