Udaberriko Ziza, perretxikoen erregea, hasi da merketzen ferian

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 24a, 02:00

Martxo erdialdean hasi ziren lehendabiziko zizak. Hasieran gutxi izaten da, eta halako prezioa egiten du azokan: kiloa 120-180 euroan saldu dute hasieran. Uga­ri­tzen ari da orain, eta mer­ka­tzen ari da prezioa. Lehengo astean kiloa 30-40 euroan erosi ahal izan zen; eta osteguneko ferian aukera polita izango dute hernania­rrek, askoren ustez perretxikoen erregea dena erosteko.

Onttoak ere martxo er­dial­dean hasi ziren. Hasieran  35 euroan saldu zuten kiloa, eta orain jaisten ari da, ugaritu ahala: 28-30 euro egin zuen joan den astean onttorik onenak; txikia 15 euroan ere saldu zuten.

Ziza eta onttoa, kapritxo eder bat, udaberrian
Zenbait mokofin, garai hone­txen zain izaten da, lehendabiziko Udaberriko Zizak proba­tzeko. Udaberriko Zizak beti izan du aparteko estimazioa, sukaldarien artean, eta abar. Ziza-zuria ere deitzen zaio, eta Ordizian eta Gas­teizen asko saltzen da, Mikel Lasa saltzaileak dioenez. «Gasteiz da, batez ere, Uda­be­rriko Ziza gehien saltzen du­gun plaza. Ordizia ere plaza ona da. Bi azoka horietan, jendeak berak erosten du ziza. Hernaniko azokan, be­rriz, onttoak estimazioa haun­dia­goa du. Ziza ekartzen du­gu, baina onttoak tiradizo haun­diagoa du». Mikel Lasa hernaniarra izango da, seguru asko, Euskal Herrian pe­rre­txiko gehientsuena saltzen duena. Onttoa ere urteko hilabete askotan saltzen du Lasak. «Ontto freskoa ia urte guztian saldu liteke gaur egun. Guk 8-9 hilabetez sal­tzen dugu. Martxoan hasi da aurten, eta abendura bitarte izango da, nahikoa aukera».

«Ziza-leku ona zen lehen Hernani»
Lasak dioenez, Udaberriko Ziza bertakoa eta kanpokoa saltzen dute. Hernaniko belazeetan ere biltzen omen dute ziza, baina leku asko galduta omen daude. «Nekazaritza mo­duagatik-eta, ziza-leku as­ko galdu egin dira Herna­nin». Belazeetan pixa botatzeak, adibidez, erre egin ditu ziza-leku asko. Dena dela, ba omen dira, oraindik, Herna­nin zizak bil­tzen dituztenak; non, akaso esango dizute...  

Mikel lasa - Saltzailea:

«Osteguneko ferian Udaberriko Zizak emango ditugu, probatzeko, Karlos Ezeizak prestatuta»

Mikel Lasa hernaniarrak Uda­be­rriko Zizak emango ditu da­torren ostegunean, Herna­ni­ko ferian. «Karlos Ezeizak prestatuko ditu, eta 11:30etan emango ditugu, jendeak probatu ditzan; mokadurik ederrenetako bat da ziza! Udaberriko Ziza oso es­timatua da Ordizian edo Gas­teiz­ko azokan, baina Her­na­nin ez du halako estimaziorik. Ea jendeari harra pizten diogun!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!