Ave Maria parkea inauguratu zutenean, Hamaikabat alderdiak salatu zuen inaugurazioa, obrak bukatu aurretik egin zutela. Orain, lau aste geroago, obraren zati bat hankaz gora jarri dutela jakinarazi dute, Hernaniko Kronikara bidalitako prentsa oharrean.
«Pasarelako tabloi batzuk eta parkeko banku batzuk kendu dituzte»
Iñaki Arratibelek dio, Ave Maria Parkea eta Txillida pasealekua batzen dituen pasarelan tabloi gutxi batzuk zeudela jarrita, eta horiek eta parkeko beste hainbat banku direla kendu dituztenak: «badirudi, Alkateak, parkea dekoratu gisa erabili duela. Eta behin argazkiak aterata dekotaratuak ez duela balio».
Hamaikabateko hautagaiaren iritziz, Alkateak Ave Mariara itzuli beharko luke, kazetariekin berriz ere, eman beharreko azalpenak ematera: «inaugurazio ponpoxora gonbidatu ez izanak ez digu inporta. Alkateari exijitzen dioguna da parkea hankaz gora jarri izanaren azalpenak ematea herritarrei. Eta ez legoke gaizki, inaugurazioa egiteko izan zuten presagatik ere, barkamena eskatzea».