Guztira 289 aparkaleku izango ditu Lizeaga auzoak, berritzen dutenean; aurreko proiektuan jartzen zuena baino 14 gutxiago. Eta parke gehiago izango ditu.
Udalak proiektua egin du, Lizeaga auzoa erabat berritzeko: saneamendua, argi-indar sarea, parkinak, oinezkoentzat bideak, haurrentzat parkeak... Hasierako proiektuari aldaketa batzuk egin dizkio orain, Lizeagako auzotarrek hala eskatuta, eta proiektu definitiboa berriz jarri du ikusteko moduan. Maiatzaren 6ra arte ikusi daiteke, Larramendi 11ko Udal lokaletan (AEK eta Kronika dauden horretan, lehengo EPA zegoen lokaletan).
Aparkaleku gutxixeago
Lizeaga auzoan aparkaleku beharra haundia izaten da, eta Udalak, lehenengo proiektuan aparkaleku dezente gehiago egitea aurreikusi zuen. Auzotarrek eskatu dute, aparkaleku horietako batzuk kentzeko. Beraz, guztira 289 aparkaleku izango ditu Lizeagak; hasierako proiektuan baino 14 gutxiago.
Adibidez, Magdalena eta Lizeaga 32 arteko egoteko leku berdea mantendu egingo du Udalak, eta espaloi batzuk ez ditu txikituko aparkalekuak irabazteko. Haurrentzako parke bat gehiago ere izango du.
Azkenik, trafikoko norabideak aldatzea ere aurreikusten du Udalak, baina jakinarazi du, aldaketak ez direla oraindik egingo.