‘The Maltese Falcon’ ikusgai bihar, Maiatza Beltzari ekiteko

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 30a, 02:00

Kontrakantxa Gaztetxeko Zineforumak jarraipena izango du Maiatza Beltzarekin, hau da, hilabete honetan zine beltza izango da nagusi. Bihar emango dute lehenengo pelikula: The Maltese Falcon (El halcón maltés). Humphrey Bogart-en zine beltzeko lehenengo antzezlana da, Sam Spade detektibea antzezten. Zine beltzaren hasiera kontsidera­tzen da pelikula hau. Igandero izango dira pelikulak, 19:00etan. Guztiak bertsio originalean, gazteleraz subtitulatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!