«Konturatu behar dugu, batzuk ezer gabe bizi direla»

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 24a, 02:00

jendetza zen ostiralean Gurutz-bidean; aspaldiko gehiena. Ohitura kristauari segita, hamalau geldialditan, go­goan izan zituzten, Jesusek gurutzera bidean bizitakoak eta esandakoak; eta gaur egunean ere badutela beren balioa adierazi zuten. Behar­tsuak gogoratu zituz­ten; etxe­rik ez, eta poli­go­no­etan bizi diren etorkinak; jateko eta jazteko ez dau­katenak... «Xgarren geldialdian, Jesusi erropak kendu zizkioten; ezer gabe utzi zuten. Hark adierazi zien herritarrei, zer jan eta zer jantzi ez dela garrantzitsua; pentsatzeko gutxiago dau­ka­tenengan, ezer ez dauka­te­nengan...».


Meza Nagusia gaur, eta konfesioak bihar

Gaur, Pazko igandea, Meza Na­gusia izango da Herna­ni­ko lau parrokiatan: Agusti­ne­tan, 09:00etan; San Antonion, 10:00etan; San Jose Langi­lean, 11:00etan (bataioak ere izango dira); San Joan Ba­taia­tzailean, 12:00etan. Konfesioak, bihar, 18:00­e­ta­tik 19:00etara, San Joan Ba­taiatzailea parrokian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!