Itsaso Tolosa txapeldun, infantiletan

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 22a, 02:00

itsaso Tolosa hernaniarra onena izan zen joan den asteburuan, infantil mailan, Tolosako Mano­lo Garcia Sariketan. Horrez gain, bere marka onenak ho­be­­tzea lortu zuen, kon­petitu zuen bi probetan: 400 metro libretan, 11 segunduz hobetu zuen bere marka, 5’21’’95 egin zuen; 100 me­tro bizkar proban, irabazi egin zuen, eta 1’11’’00 denbora lortu zuen, bere marka pertsonala, beste behin ere.

Alazne Egiazabal, gero eta hobeto
Alazne Egiazabal da Buruntzaldea taldean ari den beste hernaniarra. Egiazabalek lesio bat izan zuen, eta ondo ari da errekupera­tzen. Asteburuan bi marka pertsonal egin zituen: 50 metro tximeletan (32’’87), eta 50 metro bular estiloan (37’’59).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!