trafiko aldaketa guztiak egin ditu Udalak, baina xehetasun batzuk geratu dira egiteko, oraindik. Elkano, Txirrita, Izpizua eta Aristizabal kaleetan, adibidez, lurreko markak ezin izan zituzten pintatu asteazken gauean, euria ari zuelako. Ondorioz, Udaltzaingoak herritarrei jakinarazi die, seinale bertikalei kasu egin behar zaiela, eta ez lurreko seinaleei; prioritatea bertikalek dutela, alegia. Adibidez: Izpizuan, kotxeak jaitsi egiten ziren lehen, Zinkoenea aldera, eta orain igo egingo dira, Urumea ikastola aldera; lurreko geziak, oraindik, Zinkoenea aldera begira daude; ba, ez zaie kasurik egin behar. Lurreko seinaleak asteartetik aurrera pintatuko dituztela jakinarazi du Udaltzaingoak.