Bi egunetan jo eta su aritu dira Hernaniko arraunlariak, kadete mailan, Euskadiko Batel Txapelketan. Legutioko urtegian, primerako lana egin dute hernaniarrek, eta kontsolazio finala jokatu dute, Kaiku, San Pedro edo Arkote bezalako taldeen kontra. Azkenean, 2 segunduko tartearekin, 7garren. San Joanak bitartean, entrenatzen ariko dira Hernaniko arraunlariak, maiatz guztian. Aukera ederra du, arrauna probatu nahi duen edozeinek, lehendabiziko probak egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!