Frontoi motzean eta luzean, zein baino zein

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 21a, 02:00

«Torneo azkarra izango da, eta helburua da ikuslea hasieratik bukaerara engan­txatzea. Berezitasuna da finalerdiak eta finala frontoi motzean eta luzean jokatuko direla, joan etorrian. Parte hartuko duten 12 pelotariak momentuko onenak dira (Koteto Ezkurra lesionatuta dago), eta bikoteak osatzerako orduan berdintasuna bilatu da. Batzuk hobeto molda­tzen dira frontoi luzean, eta besteak motzean. Torneo ona izatea espero dugu», hala aurkeztu zuen atzo Kike Elizaldek Uda­berriko Torneo Mixtoa. Hilabeteko iraupena izango du Torneoak, gaur hasi eta eta maiatzaren 21a arte. Hiru fasetan jokatuko da: final laurdenak ligaxka bidez jokatuko dira, finalerdiak joan-etorrian (frontoi motzean partidu bat eta luzean bestea), eta finala ere joan-etorrian.

Final laurdenetan, hiru partidu jokatuko dituzte
Final laurdenetan, sei bikoteak bi taldetan banatuta egongo dira: A taldean, Ma­txin III-Urrutia, Juaristi-Li­zaso, eta Uterga-San Miguel; eta B taldean, Zeberio II-Ion, Urriza-Olazar eta Urtasun-Etxeberria III. Txapelketako fase honetan, hiru partidu jokatuko dituzte talde bakoi­tzeko, hau da, guztiek guztien kontra jokatuko dute. Final laurdenak 3 egunetan jokatuko dira, bi partidu eguneko, guztiak Galarretan. Gaurko jaialdia 16:00etan hasiko da, eta bi partidu hauek jokatuko dira: Juaristi-Lizaso/Urtasun-San Miguel eta Zeberio II-Ion Urtasun-Etxeberria III. Final laurdenetako gainontzeko partiduak larunbatean eta astelehenean jokatuko dira.

Finalerdiak joan-etorrian: Galarretan, Iruritan eta Lekunberrin
Finalerdietako partiduak joan-etorrian jokatuko dira: joanekoak Iruritan edo Lekunberrin, eta bueltakoak Galarretan. Par­tiduak apirilaren 30an, maiatzaren 1, 7 eta 8an jokatu dira. Finalera tantu gehien lor­tzen dituen bikotea pasako da.

Finalak, maiatzaren 14 eta 21ean
Finala ere bi partidutara jokatuko da: maiatzaren 14an San­tes­tebanen, eta 21ean Gala­rretan. Txapelduna pun­tu ge­hien lor­tzen dituena izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!