Kontzertu haundia Kontrakantxan: Su Ta Gar

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 20a, 02:00

Datorren astean bi kontzertu izango dira Kontrakantxan. Apirilaren 29an, Fermin Va­len­cia kantautorea etorriko da, eta bertan afaldu ondoren egingo dute kontzertua (sa­rre­rak salgai, afaria barne, 12 euroan, Oindi, Garin, Aralar eta Ekosen). Apirilaren 30ean, kontzertu haundia antolatu dute: Su Ta Gar talde mitikoa izango da Hernanin, 23:00etatik aurrera. Kontrakantxan izango da, eta sarrerak salgai daude, 8 euroan, Goiz Argi, Garin eta Ekos tabernetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!