Ikastaroa ostalarientzat, droga kontsumoa eta legediari buruz

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 20a, 02:00

Ikastaroa bi egunez egingo da: maiatzaren 18 eta 25ean. Apuntatzeko: 943 55 78 54.

Ikastaroa antolatu du Hernaniko Prebentzio Sailak, ostalarientzat, eta jaietan lanean aritzen diren langileentzat. Hiru gairi buruz hitz egingo dute ikastaro horretan, batez ere: droga­ kontsumoei buruz, legediari buruz, eta kalean edo tabernan sortu litezkeen arazoei bu­ruz. Egoera zailetan aurre nola egin, nola erreak­zio­na­tu eta abar aztertuko dituzte, eta gaur egungo egoera zein den ere bai, droga kontsumoarena.

Bi eguneko ikastaroa
Ikastaroa bi egunez emango dute: maiatzaren 18an eta 25ean, eta hiru orduz ariko dira egun bakoitzean. Inte­resa daukanak telefonoz egin de­zake erreserba: 943 55 78 54. Apun­tatzeko azken eguna, maia­tzak 13. Udalak antolatu du ikastaro hau, Drogomenpekotasu­na prebenitzeko 2009-2014 Plana-ren barruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!