Hernani BHI institutuan, bi ikastaro emango dituzte, maiatzaren 2tik aurrera: Metrologia ikastaroa, 30 ordukoa; eta Instalazio Domotikoak, 60 ordukoa.
Metrologia: oinarrizko ikastaroa da. Kontzeptua bera, neurketarako erramintak, kalibrazioa, rugositatearen dimentsioak... 30 ordu.
Instalazio Domotikoak. BUS EIB: Sistemaren argumentuak, Teknologia, Topologia, Telegrama. Bus osagarriak, Instalazioa, EIB indar linea... Gutxienez eskatzen da: montaje domotikoak zer diren jakitea, sistema zentralizatuak edo korriente portadoreak zer diren ezagutzea, eta informatika oinarrizkoa.
Informazio gehiago: Hernani BHI - Karmelo Labakan, 943 551958.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!