Antziola norabidez aldatuko dute, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 19a, 02:00

ANTZIOLA kalea norabidez aldatuko du gaur Udalak. Orain arte, Cuesta de la Muer­te aldera joaten ziren kotxeak, Antziola kaletik; gaurtik aurrera, herri ba­rrurako no­rabidea izango du; alegia, Elkano kale aldera. Aldaketa 14:00etan egingo dute.
Mugikortasun Plana jarri du Udalak martxan, eta helburua du, herri erdialdetik trafikoa ateratzea, eta oinezkoei eta bizikletei lehentasuna ematea. Horretarako, trafiko aldaketa batzuk egiten ari dira, eta datorren ostegunean bukatuko dute.
Txantxilla, ostegunean zabalik
Joan den ostiralean hasita, eta gaurko aldaketa kontatuta, 8 kale aldatu ditu norabidez Udalak. Aldaketa nabarienak, dena dela, ostegunean egingo dira. Ostegunean Txantxillako errotonda irekiko dute, eta 5 kaletan aldaketak egingo dituzte: Txirrita, Izpizua, Biteri, Elkano eta Aristizabal. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!