Mañel Ruiz eta Oskar Lazcano txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 19a, 02:00

Mañel Ruizek eta Oskar Lazcanok irabazi dute Oiartzungo Euskal Herriko Paleta Goma txapelketa, inguruetako txapelketa herrikoi garrantzitsuena. 2garren mailan lortu dute txapela, 25-18 irabazita, beste bi hernaniarren kontra; bi Iñaki: Kerejeta eta Gurrutxaga. Partidu ederra jokatu zuten lauek, ordu eta hogei minutu ingurukoa. Gazteak fuerte hasi ziren, pelota bizi-biziarekin. Hasieran jo zuten demarik gogorrena, eta Ruizek eta Lazcanok eutsi egin zioten ahal bezala. Partidua aurrera joan ahala, bi txapeldunak nagusitu ziren, eta era honetako partiduetan jokatzearen esperientziak ere lagunduko zien seguru asko. Pelota motelarekin min haundia egin zuten, partidu erdi alde horretan. Datorren urtean, lehenengo mailan jokatuko dute Ruizek eta Lazcanok.
Inoiz ez zuten ezagutu Oiartzunen herri bereko bi bikoteren arteko finala; aurten, lau pelotariek historia txiki bat egin dute, beraz. 75 bikotek parte hartu dute aurten txapelketan, hiru mailatan. Bigarren mailan 40 bikote inguru ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!