festa izango da Hernanin, maiatzaren 7an; ospakizun festa. Atez Ateko bilketak urtea beteko du aurten, eta Hernanin Zero Zabor taldeak festa antolatuko du, beste talde batzurekin.
Ospakizuna edo festa prestatzeko, bilera deitu dute gaur, 19:30etan, Biterin. Gonbidatuta dago, interesa daukan guztia.
Hitzaldia eta ospakizuna
Bilera bat egina dute antolatzaileek, eta zehaztu dira zenbait kontu: maiatzaren 7an, 11:00etan hasiko da festa; Plaza Berri eta Txantxangorri elkartearen arteko txokoan egingo dute; eta erakusketak izango dira, eta musika, dantzak, kantuak, tailerrak... «baita sospresa moduan kontatu nahi ez dugun ikuskizun bat ere».
Maiatzaren 7a baino lehen, maiatzaren 4an, hitzaldia emango du Julia San Jose medikuak, erraustea eta osasunari buruz.
Hondakinen gaian, Hernani puntako herrien artean sartu dela dio HZZ taldeak. «Aurrerapauso haundi hau, festatxo batekin ospatu nahi dugu herritarrekin batera. Hernanin ondo ari gara».