saharako te eta pintxoak, Honduraseko enchilada eta pastelak, Marruekoseko gozoak, Kolonbiako fruta entsalada, Chinako oilaskoa soja eta arrozarekin, Senegaleko paella... Munduko gastronomiak bat egin zuen atzo Plaza Berrin. Amher elkarte multikulturalak antolatuta, Hernanin bizi diren etorkinek euren jakirik goxoenak prestatu zituzten, hernaniarrei erakutsi eta probatzeko aukera emateko.
Gastronomia aitzaki hartuta, kulturen arteko festa ospatu zen atzo Plaza berrin, eta batzuren eta besteen arteko elkarbizitzan beste aurrera pauso bat eman zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!