jubenil eta infantil mailako hiru boleibol taldeek goi postuetan bukatu dute Gipuzkoako Txapelketa. Jubeniletan, Pio Barojaren aurka jokatu zuen Hernanik azkeneko partidua, eta 3-0 galduta, bigarren postuan bukatu dute txapelketa. Infantiletan, Asuncion taldearen kontra 2-3 galdu zuen Hernanik azkeneko partidua, eta hauek ere bigarren bukatu dute txapelketa. Maila berean, Elizatxok hirugarren postuan bukatu du txapelketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!