Latsunbe, Latsunbe Berri, Txillida eta Nafar kaleen norabideak gaur aldatuko dituzte

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 18a, 02:00

OSTIRALEAN hasi zituen Udalak Hernaniko trafikoa aldatzeko lanak, hiru kale norabidez aldatuta: Monte­bideo, Florida eta Oriamendi kaleak. Trafiko aldaketek gaur izango dute jarraipena, eta eguerdian, Udalak, beste lau kaleren norabidea aldatuko du: Latsunbe, Latsunbe Berri, Txillida eta Nafar kalekoak hain zuzen. Lau kaleak zentzuz alda­tzeko semaforo berriak jarriko dituzte Latsunbe, Latsunbe Berri eta Argarain inguruan, eta hauek jarrita hasiko dira ondorengo kanbioak egiten: Latsunbe Berri kalea no­rabide bakarrekoa izango da Marielutseraino. Latsunbe kalea ere no­rabide bakarrekoa izango da El­kano eta Argarain kaleen artean. Hau da, Elkano kalean eskubira hartzeko aukera izango da, Argarain kaleko bi­degurutzeraino. Auto­bu­sek berriz, orain arteko no­rabidea mantenduko du­te, eta horretarako bide bat mantenduko da, Elkanorantz. Eduardo Txillida pasealekua ere zentzuz aldatuko da, eta gaurtik aurrera, An­tzio­larako norabidea izango du. Azkenik, Nafar kalearen norabidea aldatuko dute. Gaur eguerditik aurrera Elkanon sartuko dira kotxeak Nafar kalera, eta Izpizuan aterako dira.

Gainontzeko aldaketak bihar, eta ostegunean

Udala pixkanaka ari da egiten aldaketak, eta biharkoan An­tziola kalea aldatuko dute no­rabidez. Gainontzeko aldaketak ostegunean egingo dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!