euskal Herriko hemeretzi Musika Eskolek bat egin zuten atzo Hernanin, Akordeoi Topaketaren 8garren edizioan. Arrakasta erabatekoa izan zen goizeko lehenengo ordutik: harrera, entsaioak... guztia aurreikusi bezain ondo joan zen hasieratik; eta hala isladatu zen eguneko ekitaldi nagusian.
300dik gora soinujole elkartu ziren Atsegindegin, Jaso dezagun hiri bat abestia interpretatzera. 45 minutu inguruan jo zuten, bertan bildutako hernaniarren gozamenerako. Abestia akordeoiarekin jo ahal izateko, moldaketak Joxan Goikoetxeak egin zituen, eta letra Juan Gartziak itzuli zuen. Beraien eta guztien lana agerian geratu zen atzokoan. Emanaldiaren ostean, lunch eder batekin berreskuratu zituzten indarrak, eta arratsaldean kalejiran ibili ziren guztiak.
Aurreneko aldia da Hernanik Akordeoi Topaketa antolatzen duela, eta atzokoa ikusita, ziurrenik ez da azkena izango.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!