«Ongintzak azken aldian hartutako erabakiak injustiziak dira, ez ditugu onartuko»

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 17a, 02:00

«ez digutu Ongintzako bi­degabekeria hauek onartuko. Gaur egun indarrean dagoen legeria ere ez dute betetzen; eta ezta euren akordioak ere. Nora iritsiko gara?». Ongintzak langile eta lanpostuekin azken aldian hartutako erabakiak salatu ditu CCOOk, Kronikara bi­dalitako prentsa oharrean. Batetik diote, Drogomenpe­ko­tasun teknikari postua amort­izatu dutela, eta Gipuzkoako Aldiz­kari Ofizialari esker jakin dutela: «legeriaren eta UDALHITZ hitzarmenaren urraketa argia da. Hitzarmen honetan esaten da, langileei eragiten dieten edozein gairen inguruan, hartuko duela parte langileen ordez­karitzak» Bestetik, mantentze ardu­radunen ordezkapenak (aitatasun baimena), azpikontratatu egiten dituztela salatu du CCOOk: «non geratu da enplegu publikoaren kontu hura?» Azkenik, 2011rako lan egute­giak onartzeko presidenteak kali­tatezko botua erabili behar izana ere salatu dute: «CCOOk eta ELAk aurreko egunean eskatu zuten puntu hau gai ordenetik kentzeko, baina ez zen hala izan. Zuzendari Batzorde horretan, esaterako, ekainaren 25a jaiegun bezala ez ordaintzea erabaki zen, nahiz eta azken 30 urteetan hala ordaindu izan den».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!