Musika Banda 150garren urtemuga ospatzen ari da aurten, eta urte guztirako antolatu dituen ekitaldietako bat da gaurkoa. Apirileko kontzertua eskainiko du eguerdiko 13:00etan udaletxeko arkupetan. Cipri Otxandorena ariko da zuzendari lanetan, eta sei abesti interpretatuko dituzte.
Bandako kide izan ziren `Canario´ eta Martinezen bina obra, berezitasuna
Gaurko kontzertuak badu berezitasun bat: Musika Bandako taldeko kide izan ziren biren obrak joko dituzte: Batetik, Joaquin Ortega Canarioren A Joxe Amiano eta A Jorge Villar abestiak interpretatuko dituzte. Aurreneko abestia Tolosako musika eta inauterizaleei eskainia da, eta bigarrena bere osabari eskainitakoa. Canario 60garren hamarkadan izan zen Bandako kide. Bestetik, Matias Martinez errioxarraren Andres Urruzola pasodoblea, eta Merche, alabari eskainitako abestiak joko dituzte. Martinez 70garren hamarkadan aritu zen Bandan.