munduko jaki ezberdinak probatzeko aukera izango da gaur Plaza Berrin: Ekuador, Bolibia, Mendebaldeko Sahara, Txile, Kolonbia, Honduras, Argentina, Txina, Marruekos, Moldabia, Nikaragua, Peru, Kuba, Mongolia eta Cachimira herrialdeetakoak, besteak beste. Amher Hernaniko Elkarte Multikulturalak urtero antolatzen du Elkartasunezko Jaialdi hau. Aurtengoan, jakiak dastatzeko aukera eguerdiko 12:00etatik aurrera izango da, Plaza Berrin; eta eguraldi txarra egingo balu, probaketa Atsegindegin egingo litzateke. Jaialdi gastronomikoa girotzeko musika jarriko dute, eta Bidezko Merkataritzako postua ere egongo da bertan.
«Kohesio sozialean aurrera pausoak ematea da helburua»
Amher elkarteak azaldu duenez, ekintza honen helburu nagusia da beste askoren artean, kohesio sozialaren alorrean aurrera pausoak ematea, eta euskal gizartean, pluralitatea eta dibertsitatearen errespetua oinarri izatea: «izan ere, arrazismoak ez gaitu bide onera eramango».