Hernanik igoerako lehian jarraitzen du, 0-2 irabazita

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 17a, 02:00

hernanik hiru puntuak eskuratu, eta igoera lortzeko lehian jarraitzen du. Ordiziari 0-2 irabazi zioten atzo, Altamira zelaian, eta bigarren jarraitzen dute sailkapenean, 68 pun­turekin; Real Union liderra bi puntura dute.

Olasagastiren gola, klabea

Neurketa urduri, atzean sartuta hasi zuen Hernanik, eta aurreneko zatiaren erdialdera arte hala jokatu zuten. Minu­tuak aurrera egin ahala ordea, aurkariaren porteriara gehiago iritsi ziren, eta Olasagastik 0-1ekoa sartu zuen, klabea izan zen gola. Atse­denaldira kon­fian­tza haundia­rekin joan ziren txuri berdeak, eta Ordizia­rrentzat, psikologikoki, kolpe gogorra izan zen. Bi­garren zatia mar­kagailuan au­rretik hasi zuen Hernanik, lasai, atzean eta aurrean joko ona erakutsiz, partidua men­peratuta. Hala, 65garren minu­tuan 0-2koa sartu zuen Za­baletak. Jon Loranek Kronikari adie­ra­zitakoaren arabera, «ga­raipen ho­ni esker, Real Union pre­sionatzen jarraituko dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!