partidurik galdu gabe, final azkarra jokatuta eta erakustaldia emanda irabazi zuten atzo Amaia Irazustabarrena eta Irati Ugalde paletari hernaniarrek, Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketa, jubenil mailakoa. Gaskako trinketean jokatu zuten finala, Irungo Ramuntxo taldeko Zuazu eta Moron bikotearen kontra, eta emaitzan, ia lortu zuten irundarrak bikoiztea: 30-17 irabazi zuten. Irazustabarrena eta Ugalde hasieratik izan ziren jaun eta jabe, eta Irungo bikoteari tarterik utzi gabe, irabazi zuten partidua. Hernaniko aurrelariak maila haundiko tantuak egin zituen, eta atzelariak bi pelota besterik ez zituen galdu. Aurkariek urduri xamar hasi zuten finala, eta normalean baino tantu gehiago galdu zituzten.
Emakumezkoetan, paletari harrobia ziurtatua dago
Atzoko erakustaldiaren ostean, emakume paletarien etorkizuna ziurtatua dagoela esan daiteke. Hernani da momentuko talderik indartsuena, eta azken urteetan paletaren alde egindako lana ikus daiteke irabazitako final guztietan.
Emakumea Pelotari, kolokan
Txapelketa hau bukatuta, Emakumea Pelotari da orain jokatu beharko litzakeena. Hala ere, Ametsa eta Gaska trinketeak obretan daude, eta azaldu dutenez, ziurrenik ez da txapelketa okatuko.