Otsoa, artalde barruan...

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 17a, 02:00

otsoa artalde barruan sar­tzea da, erlazainentzat, liztor asiatikoa erlauntzan sartzea. Her­na­niko Baserritxo etxeko (Elizatxo) er­launtza huts batean, kabia egiten hasia zen liztor asiatikoa, er­­leak jaten dituen liztorra. Agus­tin Zabala erlazainak ha­rrapatu zuen joan den astean; 7 arrau­tza ja­rri­ak zituen ordurako. Liztor asiatikoak harrapa­tzen ari dira Hernanin, eta erlazainek diote, espero zutena bai­no gehiago dagoela. Dagoe­ne­ko 9 harrapatuak dituzte, eta Ara­non ere harrapatu dute bat. Hasieran konfusioak izan dira, bertako liztorrak harrapatu dituztelako tranpetan.

Kabia egiten hasiak dira

Liztorrak paperezko kabia egiten du, zelulosazkoa; liztor asia­­­­­tikoak ere bai. Erreginak egi­­ten du hasierako kabia, eta txi­kia egiten du. Hor langile ba­tzuk hazi, eta hortik leku haundiago baten bila joaten dira. Ha­sierako kabi txiki hori da, hain zuzen, Agustin Zabala er­lazain hernaniarrak harrapatu duena, eta oraindik garbi asko ikusten dira arrautzak ber­tan. «Er­laun­­tza artean, badut bat, hutsa da­goena, eta hantxe sartzen ikusi nuen erregina. Ha­rra­patu, no­la­bait, eta konturatu nintzen ka­bia egiten hasia zela».

Uste baino liztor gehiago...

Iaz iritsi zen liztor asiatikoa Gipuzkoara, eta Hernanira ere iritsi zela bazekiten. Orain ari dira ikusten erlazainak, zenbateraino zabaldua dagoen. Her­na­nin 9 erregina ha­rra­patu di­tuz­te: Eli­zatxon 3, Ereñotzun 1, Alka­txui­nen 3, eta La­rre­-Gai­nen 2. Aranon 1 harrapatu du­te, Abañon.

Tranpa, liztor guztientzat

Erlazainek kanpoko liztorrei jarri dizkiete tranpak, baina itxu­ra denez, bertako liztor-erre­ginak ere erortzen dira haie­tan. Horrek konfusioak ere sortu ditu, tankerakoak direlako bi liztorrak, neurri aldetik batez ere (bertakoa pittin bat haundiagoa da).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!