Antzerkia eta bertsoa uztartuta, bideoan eta liburuan

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 16a, 02:00

Gorka Tolosa hernaniarrak parte hartu du antzerkian; Alai Zubimendi hernaniarrak marrazkiak egin ditu, liburuan. Salgai daude Elkarren.

Bertsoa umeen gozagarri ere izan liteke. Antzerki bidez bertsotan egin liteke, bertsotan ere bai antzerkia... biak egiten dituzte Galtzagorriei to, Inaxito! antzerki lanean, eta DVDa atera dute orain, urteak eszenatokian pasa eta gero. Bi hernaniarrek parte hartu dute DVDan eta liburuan: Gor­­ka Tolosak protagonista lana egiten du antzerkian, eta bera da DVDa bultzatu duenetako bat, Ibai Esoain eta Xabier Sukiarekin batera. Alai Zubimendik egin ditu marrazkiak, liburuan. Bi produktuak salgai dau­de Hernanin, Elkar dendan: DVDa 12 euro; liburua 6 euro. Web bidez ere erosi litezke: www.lanku.com. Trikuharri taldeak eta Lanku bertso zerbitzuak argitaratu dituzte bi lanak.

Trikuharri taldeak 3 obra
2003an sortu zuten Trikuharri antzerki taldea hiru bertsolarik: Gorka Tolosa, Ibai Esoain eta Xabier Sukiak. Orduzkero, 3 antzezlan egin dituzte (hau azkena), eta arrakasta polita izaten ari dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!