Munduko jaki ezberdinak probatzeko aukera bihar, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 16a, 02:00

Elkartasunezko Jaialdi Gastronomikoa Amher elkarteak antolatu du, «kohesio sozialean aurrera pausoak emateko eta euskal gizartean, pluralitatea eta dibertsitatearen errespetua oinarri izateko». Eguerdiko 12:00etatik aurrera izango da.

Ekuador, Bolibia, Txile, Mendebaldeko Sahara, Ko­lon­bia, Honduras, Argen­tina, Txina, Marruekos, Mol­dabia, Nikaragua, Peru, Kuba, Mon­­golia, Cachemi­ra... He­rrial­de horietako jaki ezber­dinak probatzeko auke­­ra izan­go da bihar, Hernanitik mugitu ere egin gabe. Izan ere, Amher Her­na­niko Elkar­te Multikul­tu­ralak Elkartasu­nez­ko Jaial­dia antolatu du bihar. Eguer­diko 12:00etatik aurrera izango da, Plaza Berrin (euria egingo balu, Atsegindegin). Amher elkarteak azaldu duenez, «ekintza honen hel­bu­ru nagusiena da, beste askoren artean, kohesio so­zia­lean aurrera pausoak ematea eta euskal gizartean, pluralitatea eta dibertsi­ta­tea­ren errespetua oinarri izatea, edozein dela ere, bakoitzaren nazionalitatea. Izan ere, arrazismoak ez gaitu bide onera eraman­go».

Musika eta Bidezko Merkataritza, besteak beste
Biharko jaialdian, protago­nis­­mo nagusia munduko he­­rrialde ezberdinetako ja­kiek izango badute ere, mu­sika ere ez da faltako jaial­dia girotzeko. Horrez gain, Bidezko Mer­kataritzako postua egon­­­go da. Bestalde, Amherren la­gun­­tzaile-bazkide izan nahi duenarentzat mahai bat egongo da, eta bertan, baita ere, eskuragarri egongo da hiruhilabetero hernaniar etor­kin guztiei bidaltzen zaien Kaixo aldizkaria. Guz­tia, Plaza Berrin, bihar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!