HERNANI Zero Zabor taldeak zorionik beroenak eman nahi dizkie tupperren kanpainan parte hartu duten guztiei, arraina erosi eta etxera eramaterakoan erabiltzen duten guztiei. Azaldu dutenez, Hernanin geroz eta jende gehiago ari da konturatzen hondakinik onena sortzen ez dena dela, eta arraina erostera ontziekin joateko ohiturak asko lagunduko duela egunero sortzen den hondakina gutxitzen.
HZZ taldeak gogoan izan ditu baita ere, kanpaina aurretik, arraina etxera erameteko tupperra erabiltzen zuten herritarrak.
Azkenik, gogorarazi dute ahalegin guzti hauekin, herritarrak erakusten ari direla ez dutela Errauste Planta «zikin eta garesti baten beharrik».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!